Skip to main content

DATOS GENERALES CLIMA PARQUE DOCTOR AREILZA

EGURALDIA

 

Bere kokapen geografikoagatik, Portugaletek Kantaurialde osoaren klima bera dauka. Klima epela izeneko taldean dago, ozeaniar klima epel izeneko barietatean. Klima honek prezipitazio banaketa oso erregularra edukitzen du urte osoan zehar eta udako urtaro lehorrik eduki barik.

 

Tenperatura kurbaren arabera, uztailean eta abuztuan batezbesteko tenperatura altuenak erregistrazen dira eta urtarrilean eta otsailan behenak, urtaroko tenperaturen oszilazio handirik nabarmendu barik. Beraz, neguak hezeak eta epelak izaten dira. Itsasoaren hurbiltasunak udako tenperatura altuak epeltzen ditu eta neguko hotzak arindu egiten ditu.

 

Laburbilduz esan genezake klima epela, hezea, eta prezipitazio erregularak edukitzen dituela urte osoan zehar. Hilabete berotsuaren batezbesteko tenperatura 22 graduren azpikoa izaten da.

 

KLIMA ZENBAKIETAN

  • Batezbesteko tenperatura Altuena: 20,0º Baxuena: 9,1º
  • Euria Guztira:1.170 mm
  • Euria ari duen egunak: 188 Beste hainbat datu
  • Ekaitza egiten duen egunak : 21
  • Eguzkiak jotzen duen orduak: 1.653
  • Haizearen gehienezko lastertasuna: 105 km/h

 

Atzera