Skip to main content

Regatas

ESTROPADAK

 

Irailean “El Corte Inglés Bandera” izeneko estropada egiten da Portugaleten. Gurera biltzen dira, beraz, arraun zale mordoa eta ikusle asko ere bai. Denak gelditzen dira kaian, Zubi Esekiaren azpitik igarotzen diren traineruen ikuskizun ederrari begira, arraun kolpeak entzuten dituztela.

 

Iraileko estropada hori txapeldunen txapeldun eta play-off motakoa da. Informazio handiagoa nahi baduzue, jo arraun taldeen elkartearen web gunera: http://www.ligaact.com

 

Estropaden inguruko jakingarri batzuk:

  • ARRAUNEAN EGIN. Ontzia mugitzeko arraunari eragin.
  • ZIATU. Bogaren kontrako arraunketa egin, ontzia arraunlariak begira dauden aldera higitzeko.
  • BIRATU. Ontziaren norabidea aldatu.
  • ANKAKO. Traineruetan txopatik gertuen dauden bi arraunlarietako bakoitza.
  • AURREKO. Traineruetan brankatik gertuen dagoen arraunlaria

 

Atzera