Skip to main content

FESTIVAL INTERNACIONAL DE FOLKLORE

FOLKLORE JAIALDI NAZIOARTEKOA

 

Folklore jaialdia duela 35 bat urte hasi zen egiten gutxi gorabehera. Ordutik hona etortzen dira, beraz, mundu osoko musikari eta dantzariak Portugaletera, herria ezagutzera eta euren folklorearen berri ematera.

 

Jaialdia Portugaleteko Elai-Alai elkarteak antolatzen du. Dantzaldia San Roke plazan egin ohi da elkarren segidako hainbat gautan, Santiago egunaren inguruan (uztailak 25). Gaueko emanaldi horien ostean, dantzariek beste bat egiten dute hiriguneko kale handietan, denok ikus ditzagun dantzan eta haien musika, gurearen desberdina, baina gurea bezain ederra, entzun dezagun.

 

Santiago eguneko gauean egin ohi dute kaleko emanaldi hori. Horrekin batera, su ikusgarrien erakustaldia ere egin ohi da Canilla ibiltokian eta berriro ere abuztuaren 15ean (Andra Mari egunean) eta 16an (San Roke).

 

Atzera