Skip to main content

Navidad

GABONAK

 

Abendua iritsita, Portugalete eskualdeko kultur gune bilakatzen zaigu, Gabonetako Kontzertuak direla eta. Kontzertu horietara herriko eta inguruko musika klasikoaren zale guztiak bertaratu ohi dira. Hortaz esan behar dugu portugaletetarrok oro har musikazale bikainak garela eta herrian abesbatza, talde eta banda ugari ditugula.

 

Gabonetako kontzertu horietan batera aritzen dira hainbatetan herriko taldeak eta kanpokoak. Baina Gabonetako protagonista haurra izanik, haurraren intereseko guztiak eskaini ohi ditugu: ludotekak, jolasak, lantegiak, barrakak, antzerkia, zirkua, txotxongiloak... Horietara guztietara, haurrak ez ezik, helduak ere etorri ohi dira ondo pasatzera eta haur denbora gogoratzera.

 

Dena delarik, portugaletetarrok gustukoen dugun ekitaldia Errege Magoen kabalgata da. Erregeak luxuzko karrozetan datoz herrira, inguruan jende mordoa dakartela: soldaduak, morroiak zaldiz, danbolin-joleak, tronpetariak, fanfarreak, artaldeak... Desfilea egiten dute eta, bukatzean, erregeek harrera egiten diete haurrei, haien eskaerak pazientzia handiz entzuteko.

 

Atzera