Skip to main content

DEJATE SORPRENDER QUE VISITAR IMAGEN VANGUARDISTA

INAUTERIAK

 

Portugaleteko inauterietan dantza, mozorroak eta beste hainbat dibertigarri ohi ditugu, Euskal Herriko beste udalerri askotan bezala. Dena den, bereizgarri batzuk ere badituzte Portugaleteko inauteriek. Iragan mendeetako hainbat idazkitan aurki daitezke Portugaleteko inauterien aipamenak.

 

Esan beharra dago, halaber, Sardinaren Hileta deritzon ekitaldia izan ezik, gure inauterien gainontzeko osakinak aldatuz joan direla urteetan. Baina azkeneko hamarkadan zehaztu dira Portugaleteko inauteriak eta ekitaldi tipikoak eta, urterik urte, tradiziozko jai izatera iritsi dira. Inauterietako ekitaldi nagusia konpartsa eta koadrilen Mozorroen Desfilea dugu. Hiriko zenbait kaletan dabiltza, bazter guztien giroa kolorez eta alaitasunez betetzen dutelarik.

 

Urtero parte-hartzaileek irudimena eta burutaldiekin aurreko urteetan lortutakoa gainditzen dute. Baina badaude beste ekitaldi batzuk inauterietan: hots, umeentzako dantzaldia, artista ezagunen emanaldiak, etab. Dena dela, deigarriena eta bisitarien gustukoena suertatzen dena aipatutako Sardinaren Hileta izaten da. Hausterregunean egin ohi da hiriko kaleetan eta, bere sinbologia eta egikera kontuan hartuta, Euskal Herri osoan parekorik ez duela esan dezakegu.

 

Hiletan, arrantzale batzuek, euritarako horiz jantzita eta eskuan lazafrin bana daramatela, farol baten argitan laguntzen dute kalerik kale sardinaren hilkutxa, kanpai txiki bat jotzen dutelarik. Horren bitartean, "Sardinaren Hileta" izeneko kantua abesten dute. Herri-jatorriko kantu horrek, portugaletetar guztiena ez ezik, ekitaldia ikustera datozen bisitarien bihotza ere ukitzen du.

 

Atzera