Skip to main content

DEJATE CAUTIVAR SABIAS QUE BASILICA SANTA MARIA

INTERES OROKORRA

 

  • Ba al zenekien?


Inork ez daki ziur Portugalete izenaren jatorria. Joan Antonio Mogelek 1803. urtean Jose Bargas-i idatzitako gutun batean bazioen hala Portugalete nola Portugal izenen jatorria portus gallorum zela, hau da "galiarren portua" latinez. Hala ere, Mogelek badio orobat ez Portugalete ez Portugal ez direla inoiz galiarren portu izan. Haren ustez, Portugaleteren antzinako izena Ugalete edo Ugaleta izan zen, hau da, "ura gelditzen den txokoa" eta, erromatarrak etorrita, portu berba jarri ziotela aurrean. Ciriquiainentzat, Portugalete Portus Gallorum hitzetatik datorrela da ziurrena. 1803. urtean Mogelek Bargasi idatzi zion eskutitzean bazioen Portugal eta Portugalete izenak bat eta bera zirela, baina gure herriaren izenari -ete euskal toki-bukaera gehituta.

Hortaz erreparatu behar diogu inguruko zenbait herrik ere Galiaren kutsua daukatela: Galindo, Galea, Galdames, Galarreta (Gallarta?). Bibliografia: "Monografías de Pueblos de Bizkaia" PORTUGALETE, Cipriano Ramos Larriba

 

  • Ba al zenekien?


Aspaldi batean Portugaleteko portutik ateratzen zen Gaztelako artilea Flandes alderantz, Portugaleteko portua Bilbokoaren aurreportua baitzen. Izan ere Bilboko portua Burgoseko Merkatarien Unibertsitateari zegokion, elkarte horrek kontrolatzen zuelarik Iberiar Penintsulako iparraldeko artilearen merkataritza osoa.

 

  • Ba al zenekien?


Portugaleten XIX. mendean eta XX.aren hastapenetan taberna asko zeuden. Jendeak bertan eskualdeko txakolina edaten zuen pitxarretan (jarrilletan). Horregatik esaten zaie portugaletetarrei “jarrillero”.

 

  • Ba al zenekien?


Portugaleteko barra zorigaiztokoa kanalaren ahoan zegoen. Bertan harea eta jalkinak metatzen ziren eta itsasontziak nekez eta arriskuz ibil zitezkeen.

 

  • Ba al zenekien?


Portugaleteko barra mendeetan izan zen oso arazo handia Portugalete, Bilbo eta Jaurerri osorako, denak beldur baitziren barrak ez ote zuen ubidea itxiko eta lehortuko. Arazoa XIX. mendean konpondu zen Churrucak egindako kaiarekin.

 

  • Ba al zenekien?


Portugalete inguruko mendi tontor altuenak San Roke, Kanpazar, Los Hoyos eta Repelega muinoak dira.

 

Atzera