Skip to main content

Fiestas y tradiciones

JAI-TRADIZIOAK

 

  • Ba al zenekien?

 

Dominginak trapuzko panpina handi bi dira. Soka batetik zintzilika ohi dabiltza uztailaren 1ean egun osoan, goiz-goizetik, Giako Andra Mari jaia dela eta. Sokaren mutur biak Coscojales kaleko balkoi banatan lotzen dira, dominginak kale erdian ager daitezen.

 

  • Ba al zenekien?

 

Dominginak senar-emazteak ziren: gizona Domingo eta emakumea Dominga.

 

  • Ba al zenekien?

 

Patroiaren jaiak bukatzeko, jarrilla, jaien ezaugarria, erre ohi dute Portugaleten. Jarrillaren jatorria azaltzeko esan behar dugu portugaletetarrek aspaldian txakolina pitxarretan, hau da jarrilletan edan ohi zutela eta horrexegatik esaten zaiela gaur egun ere jarrilleroak. Jarrilla, bada, erre egiten da itsasadarraren erdian, ur gainean, barrutik su ikusgarriak irteten zaizkiola.

 

  • Ba al zenekien?

 

 

Portugaleten egiten diren Sardinaren Hiletak bakarrak dira Euskal Herrian haien sinbologia eta garapena direla eta.

 

  • Ba al zenekien?

 

Portugaleteko sardinaren hileta horietan farol baten atzetik doaz segizioan arrantzaleak, hilkutxarekin batera, horietako batek kanpaina txiki bat jotzen duela. Arrantzaleek uretarako jantzi horiak daramatzate soinean eta kizki bana eskuan.

 

Atzera