Skip to main content

Cómo llegar

 

NOLA IRITSI

 

 

Portugalete Bizkaiko ipar-ekialdean dago, Bilbotik kilometro gutxitara eta Loiuko aireportutik 25 minututara, hala errepidez (N 634) nola aldiriko trenaz.

 

METROZ

 

  • METRO Bilbao L2. Bilbao / Portugalete / Santurtzi

 

ITSASADARRETIK

 

  • Zubi Esekia Portugalete-Areeta (Getxo) 94 4801012
  • Txalupa Portugaleteko txalupa elkartea Portugalete-Areeta (Getxo) 94 4964703
  • Euskal Herria itsasontzia Portugalete-Bilbao 94 4964703
  • Ferria Ontzi-konpainia berria, “Brittany Ferries”, Zierbena-Porstmouth itsasaldia egiteko. 942 360611

 

ERREPIDEZ

 

  • Portugaletera autobideaz irits daiteke zuzen-zuzen Espainia zein Europako edonondik. A8 autobia A68 autopistarekin dago loturik. E70 errepidea A8 autobidera doa Santanderrerantz. BI-3739 toki errepideaz ere joan daiteke. N1 autobiak (Madril-Irun) Bilbao eta Madril lotzen ditu eta bide nagusia da hegoalderantz joateko. Mediterraneo aldetik etortzeko, berriz, biderik azkarrena Autopista Vasco-Aragonesa (E 805) izenekoa da. Kantauriko kostaldetik Kantauriko autobideaz iristen da Bizkaira. Eta, azkenik, Bilbao-Behobia (E70) autopistak lotzen du Bizkaia Europarekin.

 

AUTOBUSEZ

 

  • Autobus lineak: o A3152 Bilbao-Portugalete (autopistatik) o A3115 Bilbao-Santurtzi o A3321 Portugalete-La Arena-Muskiz (erromesak)
  • Bizkaibus: 902 22 22 65 ▪ www.bizkaibus.net
  • Bilboko bus-geltokia (Termibus) Garellano aldean dago, erakustazoka zaharraren eta San Mames futbol zelaiaren ondoan. Termibusen geltoki bana dute metroak eta Renfeko trenak. Termibus: 94 439 50 77▪ www.termibus.es

 

TRENEZ

 

  • Renfek Bilbao Espainiako hiriburu gehienekin lotzen du, eta Europarekin ere bai, Frantziako Hendaia eta Le Pehrts muga-guneen bitartez. Abandoko geltokian, trenaz gain, metroa ere badago. Tren bidezko komunikazioak, beraz, onak dira inguruko herriekin eta Espainiarekin ere bai. Portugaleten aldiriko trena badago: Bilbao-Santurtzi lineakoa, alegia. Bilbon hauxe dugu :

 

RENFE.

  • Plaza Biribila 2 ▪ 902 24 02 02 ▪ www.renfe.es
  • Helmugak:
  • Ibilbide luzeko trenak: Madril, Bartzelona, Levante, Galizia, Andaluzia.
  • Aldirikoak: Laudio, Urduña, Ezkerraldea.

 

EUSKO TREN.

 

  • Atxuri, 6
  • 902 54 32 10
  • www.euskotren.es
  • Helmugak: Donostia, Durango, Bermeo, Sondika, Derio, Lezama.

 

FEVE.

 

  • Bailén 2
  • 94 423 22 66
  • www.feve.es
  • Helmugak: Santander, Oviedo, El Ferrol, Balmaseda.

 

HEGAZKINEZ

 

Portugaletetik N 633 errepideaz edo aldiriko trenaz joan daiteke Loiuko aireportura eta aireportuan egunero ditugu hainbat hegaldi Europako hiri nagusietara ta Espainiakoetara ere bai. Informazio gehiago behar izanez gero, hauetara jo: AENA (aireportuak kudeatzeko enpresa publikoa) 902 704 404 / 91 321 10 00 ▪ www.aena.es/ae/bio

 

Atzera