Skip to main content

San Roque

SAN ROKE – ABUZTUAK 14, 15, 16 eta 17

 

Portugaletetarrek, San Roke jaia mende luzeetan ospatu ondoren, duela berrehun urte hiriko patroi edo zaindari izendatzea erabaki zuten. Portugaleteko patroi-jaiak, beraz, tradizio luzeenekoak dira Nerbioi-Beheko eskualde guztian. Horregatik, beste udalerri batzuek bertako eredua bereganatu dute ohitura eta jaiei dagokienez.

 

Patroi-jaiak abuztuaren 14 inguruan hasten dira urtero betiko txupinazoaz. Horren ondoren, pregoia irakurtzen da udaletxeko balkoi nagusian. Ordutik aurrera, jaiak ez du atsedenerako paradarik emango: ikuskizun, lehiaketa, berbena, erraldoi-buruhandi, suzko zezena eta abarrak bata bestearen segidan etorriko dira. Portugaletetar guztiok dakigu San Roke herriko zaindaria dela.

 

Portugaleteko diana

 

Abuztuaren 15ean, Ama Birjina egunean alegia, milaka lagun biltzen da goiz goizez, udaletxe aurrera, Portugaleteko diana deritzonari ekiteko prest. Ekitaldi hori, horren lagun kopuru handia elkartzea lortzen duenez gero, benetan gertakari paregabea suertatzen da. Xedea herritar guztiak esnaraztea izaten da, horrela jaian parte hartzeko gonbitea egiten zaielarik.

 

Dianara ez da inolako musika-tresnarik eraman behar, Udal Banda ederki arduratzen baita melodiaz. Milaka parte-hartzaileek bi orduz iraungo dute kantari, hiriaren erdialdean dagoen Rantxeria plazara iritsi arte. Bertan taldeak tradiziozko baratxuri zopa hartzen du. Azken urteotan dianara jende mordoa elkartzen denez gero, Portugaleteko koadrilek eta kultur elkarteek gogoratu behar izan diete parte-hartzaileei dianara ez dela inolako musika-tresnarik (dunbala, txindatak, etab.) eraman behar, Udal Banda ederki arduratzen baita melodiaz.

 

Horrez gain, entzierroak, zezen-plazan ekintzak, dantzak, berbenak eta abarrrak eta amaitzeko, itsasadarraren inguru paregabean, su apainak izaten dira. Abuztuaren 16an jaiegun nagusia ospatzen da, San Roke patroi jaunarena, alegia. Goizean, prozesio batek udaletxetik baselizaraino bidea egiten du. Hor, ohorezko aurreskua dantzatu ondoren, alkate jaunak santuari lepoan jaien zapia jarriko dio. Arratsaldeko seietan bajaldi haundia hasten da.

 

Baselizatik abiatuta, hainbat kaletan dabil Solar plazara, hots, itsasadar ondora, iritsi arte. Bertara iritsi eta berehala hasten da ordubeteko dantzaldia. Eta patroi-jaiei amaiera emateko, San Roketxu eguna ospatzen da. Eguna, berez, umeei eskaintzen zaie, baina gauez, berbenak amaitutakoan, helduek emango diote su "jarrillari". Jarrilla hau jaiaren sinbolo nagusi, maskota eta musa dugu. Horregatik dago hasieratik jaiaren buruan. Gainera, jarrilla horretatik bertatik datorkie portugaletetarrei "jarrillero" izena, aspaldi batean txakolina eta sagardoa horrelako ontzietan edateko ohitura zutelako.

 

Atzera