Skip to main content

Historia

HISTORIA

 

  • Ba al zenekien?

 

Portugalete Maria Díaz de Haro Bizkaiko andre nagusiak fundatu zuen. Ba al zenekien? Lope García Salazar Bizkaiko bandokide ezaguna eta kronika-historiagilea 1399an jaio zen eta 1476an hil zen pozondurik, semeek preso zeukaten dorrean.

 

  • Ba al zenekien?

 

Irailaren 4an etorri zen Isabel Espainiako Erregina Katolikoa Portugaletera, Bizkaiko soineko batez jantzirik. Erreginak bakerako gonbita egin zien aspalditik ordura elkarren borrokan ari ziren bando eta leinuei eta, horretaz gain, Portugaleteko forua berretsi zuen 1483ko irailaren 8an.

 

  • Ba al zenekien?

 

Espainiako Errege-Erregina Katolikoak, Fernando eta Isabel, Portugaletera etorri ziren 1476an eta 1483an hurrenez hurren. Biei atsegin omen zitzaien herriko paisaia: harkaitzak eta itsaso haserrea. Garai hartan pirata eta abenturazale ugari zebiltzan kostaldean.

 

  • Ba al zenekien?

 

Uztailaren 30ean udal agintariek San Roke izendatu zuten herriko zaindari, onura handia ekarri omen baitzion herriari eta mirari batzuk egin baitzituen.

 

  • Ba al zenekien?

 

Portugalete oso gune nagusia izan zen karlistadetan, eta oso estrategikoa Bilbo menderatzeko. Horregatik setiatu zuten hainbatetan eta operazio-base moduan ere erabili zuten askotan.

 

  • Ba al zenekien?

 

1845eko maiatzean Isabel II.a Espainiako erregina etorri zen itsasontziz, segizio moduan ia ehun txalupa apaindu zekarrela. Herriko hainbat txokotan ibili zen eta hiriaren titulua berretsi zuen.

 

  • Ba al zenekien?

 

1887ko irailaren 12an Habsburgoko Maria Cristina Espainiako erregina etorri zen Portugaletera kai berriko azken harria jartzera. Kaiaren lanak Evaristo Churrucak zuzendu eta Portuko Lan Batzordeak burutu zituen.

 

  • Ba al zenekien?

 

1893ko uztailaren 28an inauguratu zen Palacio zubia eta Zubi Esekia edo Bizkaia Zubia izena jarri zioten. Alberto Palacio ingeniari bikainak egin zuen. Maria Cristina Habsburgokoak, Espainiako erreginak, Isabel infanta bidali zuen bere ordez ekitaldira. Infantari izugarri gustatu zitzaion zubia eta zazpi aldiz iragan zuen itsasadarraren alde batetik bestera.

 

  • Ba al zenekien?

 

Espainiako Gerrate Zibilean Portugalete askotan bonbardatu eta eraso zuten. Gerratea bukatu baino egun batzuk lehenago, Zubi Esekiko erdiko habea suntsitu zuten.

 

  • Ba al zenekien?

 

XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran, turismoaren gorakada zela medio, musika kioskoa eta "antzoki txiki" famatu egin ziren. Antzokiaren inauguraziora Alfontso XIII. Espainiako erregea etorri zen; udaldi batzuetan ere etorri ohi zen erregea Portugaletera.

 

 

Atzera